XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Denak antolatu zituen, hobekienik gogoeta egoiteko, irakurtzeko eta idazteko gisan.

Bizitegia bethi garbi, bainan fraile-gela bezain bakun eta buluz.

Jan-edana, eskas ez izana gatik, chuhur airean.

Soinekoak bethi muntto-munttoa, bainan deus edergailu ez gurikeriarik gabe.

Lanean ari zen gauak gauari, aratseko hamar orenetarik goizeko hiruak arte.

Haren jostetak bitziak zaizkigu: sistuliak mikrozkopan ikhertzen zituen edo armi-armoak uliekin gudukarazten: gizonetarat joaiten zena bada, bere arrotzen ganat jausten zen, pipatara baten erretzerat eta egunean eguneko berri xehe larriez mintzatzerat,,.

Aintzin hortan erran baitugu Spinoza gizon ona eta maitagarria zela, ez gaude orai erran horren gezurtzekotan.

Halere ez zen, ez, zuhurtzia oso eta naro batez dohatua.

Ez zuen beihalako filosofoen ataraxia-rik.

Aitzitik, odol bizikoa zen, kilika eta samur-errexa; Bizkitartean, ohartzen zeneko, jauzterat zoala, xutitzen zen ixil-ixila eta bazoan.

Barkatzen zuen, ba, bainan ez ahanzten.

Ahaideen egitateak bihoztarra bezala heldu zitzaizkon, eta ikusi dugu nola Jean de Witt'en heriotzeak sumindu zuen.

Itxuren arabera, bere burua hertsatu du, bai har-emanetan bai bihotz-urhatsetan, bere gogoaren bizia oso-osoa begiratu beharrez.

Zuhurtzia eta Negurri horra haren legea; horra zoin ziren, kanpotik, haren muga eta gerizak.

Ikurburutzat ezarri zuen latinez Caute, Descartes-en larvatus prodeo gogoratzen baitauku.

Emaile eta esku-zabala zen.

Erran izan dute, bai, metafisi-karen garrak bertze dei guziak erre zituela haren baithan; ez dugu uste: behin segurik emazte batez egin du amets eta maitasunaz idatzi dituen lerroek erakusten dute ez zela aburupenka mintzatzen.

Bertzenaz ere, badakigu moralista zela oroz gainetik eta ez ditakela zinezko moralistarik beraztasun izpi bat gabe.

Halere aithor dezagun Spinozaren gutizia nagusia zela orenak eta orenak gogoeta egoitea.

Matematika jauntzia maiten ohi zion bere erakaspenari, theorema, axioma eta holako hizhuntza hotzak zerabilzkala; (,,).